Euskarazko antzerkia, gaur Lizarran

Asteazkenean, azaroak 18, 20:00etan, “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxean. GAREAN euskaldunon elkartea eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren artean antolatutako jarduera da. Lana: Pantxika Lamur. Taldea: Zirika Zirkus.

Sinopsia: Pantxika oporretatik heldu da, maleta eta guzti. Bat-batean hastear dagoen ikuskizun batekin topo egin du. Edozein ikusle bezala eseri eta ikuskizunaren zain egongo da (berari izugarri gustatzen zaizkio kontu hauek), jendearekin harremanetan jartzea ez zaio gehiegi kostako.

Denbora pasa ahala bai bera, baita ikuslegoa ere, konturatuko dira artistarik ez dela heldu. Berak honetarako, gauza guztietarako bezala, konponbidea dauka, jakina… Berehala eszenatokiaren jabe egingo da noski! Umorea, antzerki zirkoa, maitasun pila bat…. eta sorpresak!

Aktorea: Ainhoa Juaniz, Zirika Zirkus-en produkzioarekin.  

Publicidad

Sé el primero en comentar

Deja una Respuesta

Su dirección de correo electrónico no será publicada.


*


Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.